Disulfuro
Disulfuro | |
---|---|
Mota | sulfur compound (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D004220 |

Kimikan disulfuroak bi konposatu-klase izan daitezke: kimika organikoan R−S−S−R′ funtzio-taldea dutenak eta kimika ez-organikoan S2−2 anioia dutenak. Disulfuroek bi sufre-atomoen artean duten loturari SS lotura edo disulfuro-zubi esaten zaio sarritan[1].

Disulfuro organikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pisu molekular baxuko disulfuro organikoak substantzia ez-polarrak, oso lurrunkorrak eta usain txarrekoak dira. Substantzia klase honen ordezkaririk sinpleena dimetil disulfuroa da. Jakina da dialil disulfuroak baratxuri eta tipulen usain berezia eragiten duela. Pisu molekular handiagoa duten disulfuro organikoak, berriz, usainik gabekoak dira.

Disulfuroen loturak sendoak dira, eta 60 kcal/mol-ekoa dute (251 kJ mol−1) loturaren disoziazio-energiaren balioa. Hala ere, C-C eta C-H loturena baino % 40 inguru ahulagoa denez, disulfuro lotura "lotura ahula" da maiz molekula askotan[2].
Disulfuroak simetrikoak izan ohi dira, baina asimetrikoak ere izan daitezke. Disulfuro simetrikoak RSSR formulako konposatuak dira. Organosulfuroen kimikan aurkitzen diren disulfuro gehienak disulfuro simetrikoak dira, esaterako difenil disulfuroa edo zistina. Disulfuro asimetrikoak RSSR' formulako konposatuak dira, adibidez, alil propil disulfuroa. Disulfuro ez-simetrikoa ez da hain ohikoa kimika organikoan, baina disulfuro asko ez-simetrikoak dira naturan.

Disulfuroak sulfidrilo taldea (-SH) oxidatuz sintetizatzen dira normalean. Oxidatzailea oxigenoa, hidrogeno peroxidoa, ioduroa edo beste batzuk izan daitezke[3].
Disulfuro ez-organikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sufreak hainbat oxidazio-egoera izanik ere, kasu batzuetan egoera erreduzituan egon daiteke, hots,, −1 oxidazio-zenbakiarekin Horixe pasatzen da disulfuro anioiarekin; S2−2. Bere konfigurazio elektronikoa, orduan, kloro-atomo batena bezalakoa da. Horrela, beste S− batekin lotura kobalentea eratzeko joera du S2−2.taldea, Cl2 diatomikoa bezala existitzen den kloro elementalaren antzekoa. Oxigenoak ere antzera joka dezake, adib. peroxidoetan, hala nola H2O2.
Zenbait adibide.
- Hidrogeno disulfuroa (S2H2), disulfuro ez-organikorik sinpleena.
- Disulfuro dikloruroa (S2Cl2), likido destilagarria.
- Burdina disulfuroa(FeS2), edo pirita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Disulfuro. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ Cremlyn, Richard James William. (1996). An introduction to organosulfur chemistry. J. Wiley ISBN 978-0-471-95512-2. (kontsulta data: 2025-04-21).
- ↑ (Ingelesez) Witt, Dariusz. (2008-08). «Recent Developments in Disulfide Bond Formation» Synthesis 2008 (16): 2491–2509. doi: . ISSN 0039-7881. (kontsulta data: 2025-04-21).