Miguel Uribe Turbay
Miguel Uribe Turbay | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bogota, 1986ko urtarrilaren 28a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ama | Diana Turbay castillo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Andeetako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta estatu-idazkaria |
![]() ![]() ![]() ![]() |

Miguel Uribe Turbay (Bogotá, Kolonbia, 1986ko urtarrilaren 28a) kolonbiar abokatua eta politikaria da, Zentro Demokratikoa alderdi politikoko kidea.

2016 eta 2018 bitartean Bogotáko gobernu-idazkaria izan zen Enrique Peñalosa alkatearen gobernuan. Aurretik, 2012tik 2015era Bogotáko zinegotzi izan zen. Kolonbiako Alderdi Liberaleko kide izan zen 2018ra arte.

Bogotáko alkategaia izan zen 2019ko Bogotáko udal hauteskundeetan. 2022ko uztailaren 20az geroztik Kolonbiako Errepublikaren senataria da eta 2026ko Kolonbiako hauteskunde presidentzialetarako presidentegaia da Zentro Demokratikoa alderdi politikoarekin.
2025eko ekainaren 7an, Fontibón herrian mitin bat ematen ari zenean, tirokatu zuten eta oso larri zauritu zuten.[1] Atentatuaren egilea lekuan bertan atxilotu zuten, 14 urteko sikario adingabea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Miguel Uribe oposizioko presidentegaia oso larri dago, mitin batean tirokatua izan ostean» Euskal Irrati Telebista 2025-06-08 (kontsulta data: 2025-06-08).